XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

46.- Gizonaren hazkundeak bere goi maila kristau bizitzan du.

Jainkoaren Hitzaren argitara giza errealitateak ikustean, fedeak, Kristoren ezagupidera ekartzen gaitu, eta bai geu geure artean, eta bai Berarekin gero eta estuago lotzen gaitu.

Gure komunidadeak, beti gora doan maitasunak eraginda, batasuna bizi badute, gizadi berria sortzen duen Eukaristia indarraren seinale izango dira.

Liturgian, alkar arteko otoitza danez, norberaren otoitza pizteko iturria ta bizitza otoitz bihurtzeko indarra aurkituko ditugu.

Otoitz aldiak horretarako eragile izango dira.

Aita Eymard-en semeak garen ezkero, hona formazioak duen eginkizuna: Eukaristia misterioarenganako fede bizia, Sakramentu aurrean otoitz egiteko gogoa, Ama Birjinaganako eraspena, ta batez ere, Elizaren sena gugan sortaraztea eta hazieraztea.